ALBISTEAK

Korrika martxoaren 29an helduko da Zorrotzara

Altamiratik helduko da, 8:30ak aldera Zazpi Landatik sartuta.

Metroaren 4. lineako lanak 2027an hasiko dira Errekalden

Obraren bigarren faseak Errekalde eta Enkarterri lotuko ditu, Zorrotzatik igarota, baina azken horrek oraingoz ez du datarik; izan ere, horretarako FEVEren egungo trenbide-azpiegitura baliatuko denez, beharrezkoa da linea hori Eusko Jaurlaritzari transferitzea eta auzoko trenbide-pasaguneak lurperatzea.

Sader Zierbenara lekualdatuko dela berretsi du Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Industria sailburuak esan du lekualdaketa izapidetzen ari dela, eta urte honen hasieran ebatziko dela aurreikusi du.

Desokupazio-enpresa bat bizilagun bat ilegalki etxegabetzen saiatu izana salatu dute

Zorrotza Antifaxista izeneko auzotar taldeak argitaratutako kartel baten bidez, berriro ere ilegalki etxegabetzen saiatuko dela ohartarazi dute

Aurtengo Bilboko Zirkuitoaren programako bi antzezlan jasoko ditu Zorrotzako Udaltegiak

Auzoan jasoko ditugun bi proposamenetako lehena, Pasmi Teatro taldearen “Pareja abierta” izango da, urtarrilaren 29an.

Hiltegi zaharrean izandako sute batek kalte handiak eragin ditu eraikineaneta bertako hainbat enpresatan

Abenduaren 1ean izandako sutean eraikinak eta bertako hainbat enpresak kalte larriak jasan zituzten. Azken asteotako euriteek eta haizeteek egoera are gehiago okertu dute, teilatuaren hainbat zati kolapsatu eta erori ondoren.

ALDAKETAK BILBOBUS ZERBITZUAN: 85 linearen maiztasuna 15 minutura handituko da; 18ak eta 88ak, berriz,  ibilbidea aldatuko dute, eta Intermodaletik igaroko dira

Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzua berrantolatzeko proposamen bat aurkeztu die alderdi politikoei eta auzo-elkarteei, aldaketak ezarri aurretik hilabeteko epean alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten. Auzo Elkarteak urteko batzar orokorra baliatu du proposamen horiek aur-keztu eta ekarpenak jasotzeko.

Bertsoak, magia eta antzerkia Euskararen Eguna ospatzeko

Zorrotzako elkarte euskaltzaleek kultur egitarau zabala antolatu dute 2025eko Euskararen Eguna ospatzeko

Sader Profersari baimen gehiagorik ez ematea eskatu du beste mobilizazio batek

Babestu beharko gintuzketenengandik “defraudatuta, abandonatuta eta traizionatuta” sentitzen dira kaltetutako bizilagunak. Mobilizazioak hasi zirenean, Saderrek urtean 86.000 tona hondakin arriskutsu tratatzen zituen; orain, Eusko Jaurlaritzaren baimen berrien ondorioz, 118.000 tona baino gehiago tratatuko ditu

ELKARRIZKETAK

TANYA DELGADO LÓPEZ

“Lanerako izan ezik, ez dut Bilbora  joan beharrik”

MONTSE VÁZQUEZ: Trail korrikalaria

"Izena eman nuen mendiko lehen lasterketa 30 kmko Trail Kosta izan zen, eta irabazi egin nuen"

WHITNEY LINETTE LÓPEZ

“Zenbat eta euskara gehiago ikasi, orduan eta gustukoagoa dut“

PEDRO J. COLOMBO: Komiki marrazkilaria

"Hemeretzi urte nituenetik ez zait inoiz lanik faltatu"

MARCELA VERGARA PIEDRAHITA

“Oso gustuko dut Zorrotzan dagoen auzo-giroa”

JON NÚÑEZ FERNÁNDEZ: Futboleko lehen mailako lerroko epaile ohia

JON NÚÑEZ FERNÁNDEZ: Futboleko lehen mailako lerroko epaile ohia

NACHO SANTANA PULIDO

"Asko motibatzen nau euskara ikasteak. Oso aberasgarria da adibidez abestiak ulertzea"

MIKEL SAIZ: Okina, euskalduna eta “Pan duro” taldeko gitarra-jotzailea.

“Neba-arreba guztiok bizi gara okindegitik”

MARIAN MONTILLA DEVIA

“Hemengo jendearen hurbiltasun eta berotasunak hunkitu ninduten”

ERREPORTAJEAK

Jon Urzelairen heriotza argitzea eskatuko du ekimen berri batek, gertakarien 50. urteurrenean

Jon Urzelai gogoan ekimena 1974an Guardia Zibilak eraildako gaztearen kasua epaiketaz kanpoko exekuzio baten bidez bizitzeko eskubidearen urraketa jasan zuela argitzea nahi du, eta frankismoaren biktima honen memoria eta errekonozimendua aldarrikatzen jarraituko duela iragarri du. Gertakari hura argitzeko bidean aurrera egiteko eta horren berri emateko, Egiari Zor Fundazioarekin lankidetzan, jarduera egutegi bat prestatzen ari da auzoan hurrengo hilabeterako.

Peñista Egunak giro zurigorriz bete zuen auzoa

Gizonezkoen taldeak egindako denboraldi bikainaren ostean, eta gabarra itsadarretik nabigatu eta hilabete eta erdi eskasera, Peñen Elkarteak azken hamarkadetako Peñista Egunarik goxoena ospatu zuen Zorrotzan

Tipi-tapa, tipi-tapa, Zorrotza korrika!

2022ko Korrika, pandemiaren ondoko lehena, ikusgarria eta hunkigarria izan bazen, aurtengoa ez da makalagoa izan, argazkiek erakusten dutenez. Oso berri ona da zorrotzarrok behin eta berriz Korrikari erakusten diogun babesa. Harro herri, Zorrotza!

Auzoko kulturak pil-pilean

Bigarrenez, Sukalde Zikloa antolatu du Auzoka Komunitate Zentroak, sekulako arrakastarekin. Errezeta borobila: jatorri ezberdineko auzotarrak beraien herrietako jakiak jendaurrean prestatzen eta elkarrekin dastatzen.

ZMeko webgunea martxan dago

Abian da zorrotzmorrotz.eus. Paperean ez ezik, hemendik aurrera gure eduki guztiak sarean ere egongo dira irakurgai, eta ZMeko ale zahar guztiak ere deskargatu daitezke

IRITZIAK

Zorrotza eta metroa. Maitasun eta gorroto istorioa

Raúl Méndez.
EH Bilduko batzarkidea
(@rmurigoitia)

Talde, elkarte eta Zorrotzako auzotarrentzako oharra

Alazne Gogoratuz Memorialaren talde antolatzailea

Donostia, euskararen hiriburu

Asier Urkiza

Auzo garbiago baten alde

Carlos Rodríguez

HEMEROTEKA