Gazte bat atxilotuta edukiontziak erretzeagatik

ZORROTZ MORROTZ

Pasa den martxoaren 22an, herritarren laguntzari esker, Ertzaintzak 25 urteko gazte bat atxilotu zuen, bi edukiontzi nahita erretzea egotzita. Goizalde hartan eta aurrekoan, guztira 8 edukiontzi erre ziren Zorrotzan, eta suteek kalte handiak eragin zituzten auzoko hainbat eraikinetako fatxadetan eta zenbait ibilgailutan.