ALBISTEAK

Zorrotza jai giroan berriro murgiltzeko prest
Aurten 40 urte bete dituen Gure Lurra elkarteak botako duen txupinazoarekin batera hasiera emango zaie jaiei. Guztira bederatzi egun izango dira, adin guztietako auzokide orok gozatzeko jarduerez beteta

BilbaoGarbiren instalazioak Untziola kalera lekualdatzearen kontra agertu da Auzo Elkartea
Auzo Elkarteak salatu duenez, Udalak Zorrozgoitibidea kalea berritzeko onartutako proiektua aldatu nahi du, eta BilbaoGarbi udal garbiketa-zerbitzuaren biltegirako, komunetarako eta aldageletarako modulu aurrefabrikatuak jarri nahi ditu Untziola kalean, Gaztetxerako sarreraren parean.

Markeliñe antzerki taldeak ‘Artilusio’ eramango du Zorrotzako frontoira irailaren 29an
Emanaldia “Eszena Kalera” udal programaren barruan dago

Udalak Txinbo parkea egokitzeko lanak esleitu ditu, Bilbon kontrolpean urez bete ahal izango den lehenengo parkea egiteko
2.840 m²-ko eta 130 metro inguruko eremua berrantolatuko da, zurezko sei plataforma eta bankuak jarriz eta ibaiaren erriberara hurbiltzeko aukera emanez

Punta Zorrotzan trenbidea integratzeko azterlana lizitatzeko akordio instituzionala sinatu da, FEVE lurperatzeko lanak egiteke dauden bitartean
Renferen trenbidea lurperatzeko urratsak ematen diren bitartean, FEVE trenbidea lurperatzeko lanek hasteke jarraitzen dute

Auzo Elkarteak TAO ezartzeko eskatu dio Udalari
Eskaera ekaineko Barrutiko Osoko Bilkuran egin zuten, auzo batzar ireki batean egindako bozketaren aginduaren ondoren. Batzar horretan, bizilagunen ibilgailuak auzoan lur gainean aparkatutako autoen erdia baino gutxiago direla adierazten duen udal-azterlan baten emaitzak aurkeztu ziren.

XXIX. Ipuin Lehiaketako sariak eman dituzte
Aurten parte-hartzea oso handia izan da; izan ere, ia 200 ipuin aurkeztu dira.

Azterlan batek metal kutsagarrien maila oso handiak aurkitu ditu Sader lantegiaren ondoan
Landa parkearen ondoko parterre batean jasotako lur-laginek…

Saderren jarduera amaitzeko data zehatza eskatu dute Bilboko erdigunean
Protesta hau antolatu zen Landa parkeko metal astunen kutsadura zehazten duen ikerketaren emaitzak ezagutu ondoren
ELKARRIZKETAK

LUIS MUÑOZ “PIRU”: Herri-mugimenduko kide historikoa
“Auzoa baino, herria izatearen sentimendua ez genuke inoiz galdu behar”

ALISON ZÁRATE ÁLVAREZ
“Euskara hizkuntza polita iruditzen zait. Adibidez, Goazen telesaila ulertzea gustatuko litzaidake”

ZM 100 | AITOR MARÍN: Diseinu eta maketazio arduraduna eta erredaktorea
“Aldizkariak nire ogibidea bideratu duela uste dut, eta profesionalki ere hazi egin naiz ZM hobetu den heinean”

ZM 100 | IGOR GUTIÉRREZ: Erredakzio taldeko kidea eta erredaktorea
“Zorrotza etengabe deskubritzeko aukera ematen digu aldizkariak”

ZM 100 | NAROA PEÑA: Koordinadorea eta erredaktorea
“Hutsetik abiatu zen proiektu eder bati jarraipena eman ahal izan diogu”

ZM 100 | IRATXE PÉREZ: Erredakzio taldeko kidea
“Azken urteotan ohartu naiz gero eta jende gehiagok irakurtzen duela gure aldizkaria”

ZM 100 | IBAI BARRIOS: Erredakzio taldeko kidea
“Oso zaila da edukiak ez errepikatzea”

ZM 100 | AINARA GARCÍA: Erredakzio taldeko kidea
“Urteak pasa dira, baina aldatu ez dena auzoarekiko eta euskararekiko konpromisoa da”

ZM 100 | MANU COBO: ZMen sortzaileetarikoa eta egungo laguntzailea
"Auzoan euskara zabaltzeagatik sortu ginen, eta horretan jarraitzen dugu"
ERREPORTAJEAK

100. alea ospatzeko festa egin du Zorrotz Morrotzek
Irailaren 12an Zorrotz Morrotz eguna antolatu zen, aldizkaria ehun aleetara iritsi dela ospatzeko.

ZORROTZ MORROTZ 100 ALE: Hogeita hamaika urte, hamaika istorio.
Ehun ale. Hogeita hamaika urte. Eta hamaika protagonista. Lehen aldiz, fokua orrialdeen beste aldean jarri dugu: ZM posible egin dugunongan. Gaur egungo taldea eta urte hauetan proiektutik igaro diren hainbat lagun bildu ditugu, egindako bidea gogoratzeko. Horren emaitza, "elkarrizketak" atalean topako duzu.

Gure Lurra, 40 urte auzoa eraikitzen
Duela lau hamarkada sortutako aisialdi elkarteak Zorrotzako belaunaldi askoren bizitzan arrastoa utzi du. Boluntariotzan, hezkuntzan eta auzo-lanean oinarrituta, Gure Lurrak maiatzaren 30ean ospatu du bere 40. urteurrena, auzo osoari irekitako festa handi batekin.

Elitezko talde bat etxe ondoan
Bilbao Metropolitano Hockey Clubak 30 urte bete ditu hockey linearen elitean finkatuta eta Zorrotzarekin duen lotura estutzen

Udalak hiru aukera aurkeztu ditu Zorrotzako Muturreko berroneratzean aurrera egiteko
ilboko udalak hirigintzako izapideak hasi ditu Zorrotzako muturreko hirigintza-antolamenduan aurrera egiteko eta parte hartzeko prozesua ireki du herritarrei aukera ezberdinak azaltzeko.

Zorrotzan erratz artean hazten den kirola
Iaztik La Base futbol-zelaian entrenatzen dute Bizkaia Boggarts quadball taldeak eta kirol honetako euskal selekzioak.
Kirol ezezagun eta berri hau, Harry Potter sagako quidditch jokoan oinarritutako dago, ikuspegi inklusibo eta misto batetik.

Institutuak 25 urte
Gezurra badirudi ere, orain dela gutxira arte Zorrotzako gazteek kanpora atera behar zuten Lehen Hezkuntza amaituta ikasten jarraitu nahi bazuten. Auzo borrokaren bidez lortutakoa ospatzeko eta atzoko eta gaurko ikasle, irakasle eta familiak elkartzeko asmoz, jai eguna antolatu zuten urriaren 18an.

Hogei urte hegoak astintzen
Hogei urte igaro dira jada Txinbotarrak sortu zenetik. Bilboko Konpartsen artean beteranoa ez den arren, ekinaren ekinez bere lekua egitea lortu du, eta gure auzoko erreferentzia ere bihurtu da. Aurten, Zorrotzako jaietako pregoia emango dute eta egindako bidea gomutatzeko argazki-erakusketa jarriko dute Auzoka Komunitate Zentroan.

Jolasean ala lehiaketan, atletismoa gozatzeko
Bilboko Atletismo taldea duela urte asko Santutxun sortua bada…







Adio
Asier Urkiza
Zorrotzak badu aldizkari bat
Asier Urkiza
Seberia Bilbaínak ez ditu ingurumen araudiak betetzen
Carlos Rodríguez
Sader Profersa kanpora!
Garbiñe González