Eusko Jaurlaritzak ez ditu alegazioak onartu eta Saderren jabeari portura lekualdatzeko baimena eman dio

Sader Profersa kanpora! plataformak ohartarazi du Saderrek bost urtez jarrai dezakeela lanean Zorrotzan eta borrokak jarraituko duela, lekualdaketa gauzatu arte

Eusko Jaurlaritzak ingurumen baimena eman dio Agaleus taldeak (Sader eta Profersa enpresen jabea denak) Bilboko portuan eraiki nahi duen instalazio berriari. Azpiegitura hau funtsezkoa izango da bi enpresek gaur egun gure auzoan duten jarduera bertan behera uzteko. Izan ere, Saderrek egun egiten duen lana (hondakin arriskutsu zein ez-arriskutsuen tratamendua eta deuseztatzea) portuko planta berrira eramango da. Profersaren kasuan, hondakinetatik ongarriak ekoizten dituen enpresa den aldetik, taldearen asmoa jarduera etetea da.

Zorrotzako eta inguruko auzoetako bizilagunek urteak daramatzate lekualdaketa hau eskatzen, usain eta keek sortzen dituzten eragozpenengatik. Kezkak Getxo eta Santurtzira ere zabaldu ziren, eta han hainbat indar politikok alegazioak aurkeztu zituzten, proiektuaren distantzia, usain, substantzia arriskutsu eta ingurumen eraginak zalantzan jarri. Eusko Jaurlaritzak ez ditu aintzat hartu guztira aurkeztuta bost idazkiak, eta baimena eman da zenbait baldintzarekin, hala nola: emisioen eta usainen kontrola, neurri osagarriak ezartzeko aukera, eta hondakinen garraioan prebentzio neurriak betetzea.

Borroka ez da amaitu

Sader Profersa kanpora! plataformak albiste hau zorionekoa eman duen arren, gogorarazi du Saderrek bost urtez jarrai dezakeela lanean Zorrotzan, etxebizitzen ondoan eta “isurketa-kontrol eraginkorrik gabeko instalazio hondatuetan”, eta epe horretan planta berrien jarduten hasten ez badute, prozesua berriro hasiko litzatekela. Era berean, agertu dira Profersarekin, ez dagoelako argi zer gertatuko den, are gehiago “lanean jarrai baitezake”. Plataformaren ustez borroka ez da amaitu, eta garrantzitsua da erne egotea Jaurlaritzari presioa egiten lekualdatzea gauzatu arte.