ALBISTEAK

Sader Profersari baimen gehiagorik ez ematea eskatu du beste mobilizazio batek
Babestu beharko gintuzketenengandik “defraudatuta, abandonatuta eta traizionatuta” sentitzen dira kaltetutako bizilagunak. Mobilizazioak hasi zirenean, Saderrek urtean 86.000 tona hondakin arriskutsu tratatzen zituen; orain, Eusko Jaurlaritzaren baimen berrien ondorioz, 118.000 tona baino gehiago tratatuko ditu

Zorrotza-Olabeaga pasealekua berritzeko proposamena 2026ko udal-aurrekontuan sartuko da
Institutuko ikasleek aurkeztuta, aurtengo aurrekontu parte-hartzaileetan boto gehien jaso dituzten 15 proposamenetako bat izan da.

Zorrotzarrok prest aukera ugariz betetako jai egitarauaz gozatzeko
Aurten 20 urte bete dituen Txinbotarrak konpartsak izango du jaiei hasiera emango dion txupinazoa botatzeko ardura. Guztira bederatzi egun izango dira, auzokide guztiek, gazteenetatik zaharrenetaraino, gozatzeko jarduerez beteta

Israel Palestinan egiten ari den genozidioa salatu zuen elkarretaratze batek
Gernika Palestina plataformak deituta. 20 eragile politiko, sozial eta sindikal baino gehiagok bat egin zuten deialdiarekin

“Landa” parke berria inauguratu dute
Jabonerako orube zen eremuan, eta Sader-Profersa lantegien ondoan eraikitako parke berriak 11.022 metro koadro dauzka, eta berdeguneak, egoteko guneak, jolaserako guneak eta kirol-guneak ditu

Edukiontzietan nahita piztutako hainbat sutek kalteak eragin dituzte fatxadetan eta ibilgailuetan
Etxean lotan zeuden pertsona batzuk artatu behar izan dituzte ospitalean, kea arnasteagatik. Orain arte ez da atxiloturik egon

Sader eta Profersa Zorrotzatik behingoz ateratzeko data bat zehatz dezala eskatu diote auzotarrek Udalari beste protesta batean
Aire garbia arnastu eta etxeko leihoak beldurrik gabe ireki nahi dituztela aldarrikatu zuten hainbat herritarrek Bilboko udaletxean, Sader Profersa kanpora plataformak deituta. Bildutakoek Bilboko Udalari gogorarazi zioten hamar urte bete direla Sader enpresarekin hitzarmena sinatu zuenetik Zorrotzan bere jarduera eten zezan.

Bilboko Udalak FEVEko bi tren pasabideak lurperatzeko sinatutako hitzarmena luzatzea onartu du
Bilboko Udalak Garraio Ministerioaren, Adifen eta Udalaren arteko hitzarmena aldatzea eta luzatzea onartu zuen ekainaren 11n, FEVEren trenbidea auzoan integratzeko eta bi tren pasabideak lurperatzeko. Horren ondorioz, hitzarmena lau urtez luzatu eta urteko ordainketak egokitu dira.

A8 autobidearen gaineko pasabidea berrituko da
Udalak iragarri duenez, hainbat beharrizan antzeman dira, eta mantentze-lanak egin behar dira, klima hezearen eraginagatik
ELKARRIZKETAK

MONTSE VÁZQUEZ: Trail korrikalaria
"Izena eman nuen mendiko lehen lasterketa 30 kmko Trail Kosta izan zen, eta irabazi egin nuen"

WHITNEY LINETTE LÓPEZ
“Zenbat eta euskara gehiago ikasi, orduan eta gustukoagoa dut“

PEDRO J. COLOMBO: Komiki marrazkilaria
"Hemeretzi urte nituenetik ez zait inoiz lanik faltatu"

MARCELA VERGARA PIEDRAHITA
“Oso gustuko dut Zorrotzan dagoen auzo-giroa”

JON NÚÑEZ FERNÁNDEZ: Futboleko lehen mailako lerroko epaile ohia
JON NÚÑEZ FERNÁNDEZ: Futboleko lehen mailako lerroko epaile ohia

NACHO SANTANA PULIDO
"Asko motibatzen nau euskara ikasteak. Oso aberasgarria da adibidez abestiak ulertzea"

MIKEL SAIZ: Okina, euskalduna eta “Pan duro” taldeko gitarra-jotzailea.
“Neba-arreba guztiok bizi gara okindegitik”

MARIAN MONTILLA DEVIA
“Hemengo jendearen hurbiltasun eta berotasunak hunkitu ninduten”

NAGORE UGARTE: 2024ko Aste Nagusiko txupinera
“Ohore handia da txupinera izatea”







Artisten esanak
Asier Urkiza
Euskal Errotak: Estalkiaren konpontze lanen hasiera, noizko?
Carlos Rodríguez
Elkar gaitezen, kanta, ospa eta dasta dezagun eta har ditzagun indarrak
Andrea Vadillo.
Zorrotzako Jai Batzordea
Zorrotzako Portuan Aldarrika
Aitor Marín Castro