XXIX. Ipuin Lehiaketako sariak eman dituzte
ZORROTZ MORROTZ
Euskal Txokoak antolatu duen XXIX. Ipuin Lehiaketako irabazleak ezagutzera eman dituzte. Sari-banaketa ekainaren 23an egin zen Azoka parkean, haurrei zuzendutako ikuskizun baten amaieran.
Euskal Txokoak urtero antolatzen duen Ipuin Lehiaketaren XXIX. edizioko irabazleak ezagutzera eman dituzte. Sari-banaketa ekainaren 23an egin zen Azoka parkean, antzerki-ikuskizun baten amaieran.
Aurten parte-hartzea oso handia izan da; izan ere, ia 200 ipuin aurkeztu dira. Horren ondorioz, epaimahaiak lan handia egin behar izan du lan guztiak aztertu eta baloratzeko. Hasiera batean aurreikusitako lehen eta bigarren sariez gain, epaimahaiak aipamen berezi bat ematea ere erabaki du txikienen kategorian, aurkeztutako lanen kalitate ona dela eta. Eskerrik asko parte hartu duten idazle guztiei, eta zorionik beroenak saritu guztiei!
12 urtetik behera:
• 1. saria: Dominick Márquez.
• 2. saria: Ixone Lucas.
• Aipamena: Daniella Ortiz.
DBH eta batxillergoko ikasleak:
• 1. saria: Camila García.

