TANYA DELGADO LÓPEZ
“Lanerako izan ezik, ez dut Bilbora joan beharrik”
Jaiotokia: Algeciras, (Cádiz)
Noiztik: 2020ko irailetik
Adina: 33 urte
Lanbidea: Erizaina.
Bere bizitzan aldaketa bat behar zuelako eta lan baldintza hobeen bila heldu zen gurera Tanya duela bost urte. Eguraldia oso gustukoa izan ez arren, ez zaitzaion batere kostatu gurean egokitzea. Egun, bizitza hemen dauka eta zoriontsua da Zorrotzan, giro aparta dagoelako eta auzoak denetarik duelako
TESTUA eta ARGAZKIAK: NAROA PEÑA
Nolatan edo zergatik etorri zinen?
Urte batzuk neramatzan erizain lanetan Gibraltarren, eta osasun publikora aldatzeko gogoa nuen. Garai hartan, pandemia zegoen, eta SASek hilabeteko kontratuak eskaintzen zituenn, beraz, ezin nuen Gibraltarren nuen lan finkoa utzi osasun publikoan hilabeteko kontratu bat hartzeko. Uda osoa bi lekuetan %100eko kontratuarekin egon nintzen. Bestalde, Gibraltarreko lankide bat hona etorri zen lanera, oso pozik zegoen eta lan baldintzak oso onak ziren. Aldaketa bat behar nuen nire bizitzan eta horren aldeko apustua egin nuen. Eta hemen jarraitzen dut, ia 5 urte geroago…
Oso ezberdina da hango bizimodua edo gurearen antzekoa da?
Ez dauka zerikusirik. Nire kasuan, hiriaren kanpoaldean bizi nintzen, menditik gertu eta paisaia oso polita eta lasaia zen, baina autoa behar nuen edozertarako. Han bizitza ez da auzoetan egiten, hemen bezala.

Gogorra egin zitzaizun lan eta bizi ohituetara moldatzea?
Ezta pentsatu ere! Lehen unetik oso ondo sentitu nintzen hemen, bai lanean, bai egunerokoan. Oso erraza izan zen egokitzea, nahiz eta eguraldiak batzuetan hemen egon behar ote nuen ala ez pentsarazi zidan.
Zer da Zorrotzan gehien gustatzen zaizuna? Eta gutxien?
Denetarik daukala. Lanerako izan ezik, ez da Bilbora joan behar ezer egiteko… Giroa dago eta ondo komunikatuta dago. Bilbora bisitan norbait etortzen denean orduan erdialdera joaten naiz, baina normalean, auzoan egiten dut bizitza (erosketak, kirola, poteoa…). Eta txarrari dagokionez, ez zait ezer bururatzen. Esango nuke ez dagoela ezer gustatzen ez zaidanik auzoan.
Ia bost urte hemen eman ondoren, Cadizeko zeren falta duzu gehien?
Batez ere, familia. Eta hondartza gertuxeago izatea.
Eguraldia izan ezik, oso erraza egin zitzaidan hemen egokitzea
Zure herrira askotan bueltatzen zara?
Urtean gutxienez bizpahiru aldiz joaten saiatzen naiz, behintzat, Eguberrietan eta udan.
Nolakoa da zure eguneroko bizimodua?
Bada, esan dizudan bezala, erizaina naiz. Orain osasun-zentro batean egiten dut lan, goizez izaten dut txanda, arratsaldean euskaltegira joaten naiz eta gero Bizifitness-en entrenatzera joaten saiatzen naiz (nire deskarga momentua da). Asteburuetan bikotekidearekin eta lagunekin denbora pasatzen saiatzen naiz, zerbait hartzeko, ibilaldiren bat egiteko edota San Mamesera joateko.
Euskara ikasi duzu?
Ikasten ari naiz, A1 mailan nago.
Zure herrira berriro bizitzera bueltatzeko asmoa izan duzu ala Zorrotzan betiko geratzeko erabakia hartua duzu?
Gaur egun ez daukat inora itzultzeko asmorik. Nire bizitza hemen daukat eta zoriontsua naiz. Familiafen falta dudan arren, hegazkinez ordu bat eta erdira baino ez daude… Gainera, ez legoke modurik nire bikotekide euskalduna hemendik inora eramateko, kar-kar!
Gaur egun ez daukat
inora itzultzeko asmorik. Nire bizitza hemen daukat eta zoriontsua naiz.
Familiafen falta dudan arren, hegazkinez ordu bat eta erdira
baino ez daude… Gainera, ez legoke modurik nire bikotekide euskalduna
hemendik inora eramateko, kar-kar!
Jaiotokia:
Algeciras, (Cádiz) Noiztik:
2020ko irailetik Adina: 33
urteLanbidea:
Erizaina.Bere
bizitzan aldaketa bat behar zuelako eta lan baldintza hobeen bila heldu zen
gurera Tanya duela bost urte. Eguraldia oso gustukoa izan ez arren, ez
zaitzaion batere kostatu gurean egokitzea. Egun, bizitza hemen dauka eta
zoriontsua da Zorrotzan, giro aparta
dagoelako eta auzoak denetarik duelakoNolatan edo zergatik etorri zinen?Urte batzuk
neramatzan erizain lanetan Gibraltarren, eta osasun publikora aldatzeko gogoa
nuen. Garai hartan, pandemia zegoen, eta SASek hilabeteko kontratuak eskaintzen
zituenn, beraz, ezin nuen Gibraltarren nuen lan finkoa utzi osasun
publikoan hilabeteko kontratu bat hartzeko. Uda osoa bi lekuetan %100eko
kontratuarekin egon nintzen. Bestalde, Gibraltarreko lankide bat hona etorri
zen lanera, oso pozik zegoen eta lan baldintzak oso onak ziren. Aldaketa bat
behar nuen nire bizitzan eta horren aldeko apustua egin nuen. Eta hemen
jarraitzen dut, ia 5 urte geroago…Oso ezberdina da hango bizimodua edo
gurearen antzekoa da?Ez dauka
zerikusirik. Nire kasuan, hiriaren kanpoaldean bizi nintzen, menditik gertu eta paisaia oso polita eta lasaia zen, baina autoa
behar nuen
edozertarako. Han bizitza ez da auzoetan egiten, hemen bezala.Gogorra egin zitzaizun lan eta bizi
ohituetara moldatzea?Ezta
pentsatu ere! Lehen unetik oso ondo sentitu nintzen hemen, bai lanean, bai
egunerokoan. Oso erraza izan zen egokitzea, nahiz eta eguraldiak batzuetan
hemen egon behar ote nuen ala ez pentsarazi zidan.Zer da Zorrotzan gehien gustatzen
zaizuna? Eta gutxien?Denetarik
daukala. Lanerako izan ezik, ez da Bilbora joan behar ezer egiteko… Giroa dago eta ondo komunikatuta dago. Bilbora
bisitan norbait etortzen denean orduan erdialdera joaten naiz, baina normalean, auzoan
egiten dut bizitza (erosketak, kirola, poteoa…). Eta txarrari dagokionez, ez
zait ezer bururatzen. Esango nuke ez dagoela ezer gustatzen ez zaidanik auzoan.Ia bost urte hemen eman ondoren, Cadizeko
zeren falta duzu gehien?Batez ere,
familia. Eta hondartza gertuxeago izatea.Zure herrira askotan bueltatzen zara?Urtean
gutxienez bizpahiru aldiz joaten saiatzen naiz, behintzat, Eguberrietan eta udan.Nolakoa da zure eguneroko bizimodua?Bada, esan
dizudan bezala, erizaina naiz. Orain osasun-zentro batean egiten dut lan,
goizez izaten dut txanda, arratsaldean euskaltegira joaten naiz eta gero
Bizifitness-en entrenatzera joaten saiatzen naiz (nire deskarga momentua da).
Asteburuetan bikotekidearekin eta lagunekin denbora pasatzen saiatzen naiz,
zerbait hartzeko, ibilaldiren bat egiteko edota San Mamesera joateko.Euskara ikasi duzu?Ikasten ari
naiz, A1 mailan nago.Zure herrira berriro bizitzera
bueltatzeko asmoa izan duzu ala Zorrotzan betiko geratzeko erabakia hartua
duzu?