JOSU CANTERO GARCÍA
“Zorrotzan bizi nintzenean oso ondo pasatu nuen“
Bizitokia: Valencia (Espainia)
Noiztik: 2022.etik. (lehen Madrilen eta Ginebran egon da)
Adina: 41 urte
Lanbidea: Ikertzailea eta unibertsitateko irakaslea.
Orain dela 20 urte joan zen Josu Zorrotzatik kanpo bizitzera. Gaur egun Valentzian bizi da ikertzaile eta unibertsitateko irakasle lanetan. Nahiz eta hango eguraldia ez duela oso gustuko, pixkanaka-pixkanaka ohitzen hasi da, osatu duen familiari esker
TESTUA: NAROA PEÑA
Nolatan heldu zinen Valentziara bizitzera?
Zientzia Fisikoetako ikasketak egin nituen, eta amaitu ondoren funtsean ikerketari ekin nion. Doktorego bat eta hainbat doktoretza ondokoak egin ostean (gehien bat Geneva hirian), talentua erakartzeko Estatuko kontratu bat lortu nuen IFIC CSICen zentro misto batean eta Valentziako Unibertsitatean. Genevan bizi nintzenean, Valentzian bizi zen gaur nire bikotekidea dena ezagutu nuen, eta horregatik Valentziara itzuli nahi nuen bereziki.
Nolakoa da zure lana?
Fisikaria naiz eta nire espezialitatea partikulen fisika da. ATLAS lankidetzan ere kidea naiz. ATLAS partikula-detektagailu bat da, eta Hadron Collider langan dago (LHC izenez ezagutzen da). LHC partikula zirkularreko azeleragailu erraldoi bat da (27 km inguruko zirkunferentziarekin) Geneva hirian kokatua. LHCk protoiak azeleratu eta talka egiten dute interakzio-puntua ATLAS detektagailuaren barruan dela. Nire lana, talka bakoitzaren ondoren sortzen diren datuak aztertzea da. Talkak 0.000000025 segundo bakoitzeko gertatzen dira; beraz, kantitate datu-kopuru handia daukagu. Analisi hauetan, Unibertsoa osatzen duten partikulen arteko elkarrekintzak deskribatzen dituen gaur egungo teoria egiaztatzen saiatzen gara. (Eredu estandarra edo SM, ingelesezko sigletan) Unibertsoaren jatorriaren eta gaur egungo egoeraren deskribapena argiagotzeko. Gainera, SMa proban ere jartzen saiatzen gara, teoria horren bidez ezin diren fenomeno berriak bilatuz eta “Fisika Berria” erabiliz. Badakigu SM zabaldu egin behar dela, adibidez, materia iluna barne hartzeko. Funtsean, nola egin jakin behar dugu. Talka azterketa horrek zer norabide hartu behar dugun jakiten lagun diezaguke.
Bizimodu berrira moldatzea kostatu zitzaizun?
Ez asko. Oro har, hemengo beroa izaten da okerren daramadana. Euskal Herrian baino tenperatura altuagoa egiten du Valencian. Udak jasanezinak egiten zaizkit. Ez nuen uste hau inoiz esango nuenik, baina euria faltan dut!
Ez nuen uste hau inoiz esango nuenik, baina euria faltan dut! Hemengo beroa da okerren daramadana

Oso ezberdina da hango bizimodua Zorrotzan zeneukanarekin alderatuta?
Orain dela bi urte aita izan nintzen, eta horrek asko aldatu dit bizitza Zorrotzan nuenarekin alderatuta. Badira ia 20 urte ez naizela Zorrotzan bizi. Oro har, esango nuke errutinak desberdinak bihurtzen direla helduaroan, nire kasuan hala izan da behintzat… Hori bai, Zorrotzan bizi nintzenean oso ondo pasatu nuela esan behar dut, beraz langa altu dago.
Zer da han gehien eta gutxien gustatzen zaizuna?
Hondartzak gustatzen zaizkit eta mendiko leku bitxiak ere badaude Valentziatik gertu. Hemen antolatzen diren hainbat arduerak ere gustatzen zaizkit: kontzertuak, erakusketak, urtean zehar antolatzen diren azokak… Gastronomia ere oso ondo dago. Eguraldia da gutxien gustatzen zaidana, beroegia nire gusturako, eta “berdez inguraturik” ez sentitzea, Zorrotzara joaten naizenean gertatzen zaidan bezala.
Auzora askotan bueltzaten zara?
Hilabetean behin edo bitan joaten saiatzen naiz; hegazkineko txartela eta lanerako prestasunaren arabera.
Zeren falta sumatzen duzu gehien?
Gauza asko: familia, lagunak, eguraldia, mendi berdeak ikustea, tabernak, haurrentzako parkeak (Valentziakoak ez dira hain atseginak umeentzat)… Zerrenda oso luzea da!
Bukatzeko, Zorrotzara berriro bizitzera bueltatzeko asmoa duzu? Pentsatu al duzu horretan noizbait?
Ez dut uste, lana dela eta… Baina, agian erretiroa hartzen dudanean pentsa dezaket… Ez dakit, ezin dut erantzunik eman… Ez dut horretan pentsatu oraindik.