Zorrotzaganako jolasgunearen zati handi bat estaliko dute
ZORROTZ MORROTZ
Bilboko Udalak Zorrotzaganako haurren jolasguneko zati handi bat estaltzeko proiektua onartu du, 1,01 milioi euroko inbertsioarekin. 780 metro koadroko eremuan egingo den esku-hartzeak espazioa urte osoan erabiltzea erraztuko du, eguraldi txarretik babestuta. Basoan inspiratutako estalki bereziak argi naturala eta LED argiztapena uztartuko ditu. Gainera, jolasgunea berrantolatuko da, bi jolas berri gehituko dira —horietako bat irisgarria—, eta gazteentzako gune berria sortuko da. Lanek sei hilabete iraungo dute, behin esleitu eta hasi ondoren.
Jarduera hau egiteko proposamena Auzo Elkarteak egin zuen Barrutiko Kontseiluan “Auzokide plana”ren barruan.


