Hiru eguneko egitaraua aurtengo Clown Zorrotza jaialdian
Maiatzaren 7tik 9ra Azoka plazan izango diren bost ikuskizunek umorea, mimoa eta akrobaziak uztartuko dituzte
ZORROTZ MORROTZ
Maiatzaren 7tik 9ra, umorea eta gozamena izango dira nagusi Zorrotzan, Clown Zorrotza jaialdian adin guztientzat programatutako antzezlanei esker. Urtero bezala, ikuskizun guztiak Azoka plazan eta dohainik izango dira.
Jaialdia manoAmano taldeak irekiko du maiatzaren 8an, ostegunean. Lengoaia akrobatikoa umorez, gozotasunez eta bihurrikeriaz baliatuta, egoera soilak lotzen dituen “Kinematos” proposamena antzeztuko dute.
Kataluniako Labú Teatrek irekiko du ostiraleko saioa, kaleko arteetarako proposamen ebokatzailea den “Triplette” antzezlanarekin. Ondoren, Antzara-jokoan inspiratuta dagoen “El juego de la Boca” ikuskizuna aurkeztuko du El Mono habitado konpainiak.
Nacho Floresen “Domte” lan poetiko bisual eta komikoak itxiko du jaialdia larunbatean, 19:00etan hasita. Ordubete lehenago, mimoa, clown teknikak eta soinu efektoak nahasten dituen Agro the Clown artistaren “Improlocura” ikuskizunaren txanda izango da.

