Zorrotza-Olabeaga pasealekua berritzeko proposamena 2026ko udal-aurrekontuan sartuko da
Institutuko ikasleek aurkeztuta, aurtengo aurrekontu parte-hartzaileetan boto gehien jaso dituzten 15 proposamenetako bat izan da.
ZORROTZ MORROTZ
Aurrekontu parte-hartzaileen bozketaren emaitzaren arabera, Zorrotzako Institutuko ikasleek aurkeztutako “Zorrotza-Olabeaga pasealekua berritzea” proiektuak, 215.000 eurotan baloratua, 2061 boto lortu ditu. Beraz, prozesu honetatik 2026an gauzatzeko udal-aurrekontuak barne hartuko dituen hamabost proposamenetako bat izango da.
Ikastetxeko ikasleek kurtso hasieran auzoaren beharrizanak aztertu zituzten, eta detektatu zuten beharrizanetariko bat Zorrotza-Olabeaga pasealekuaren berriztapena zela. “Izan ere, Zorrotzatik hasi eta Olabeagara oinez joanez gero, aisaldirako bi eremu aurki daitezke, baina guztiz zaharkituta daude”. Oraingoz ez da azalpen gehiagorik eman proiektu honen inguruan.

